Gure sustengu osoa goizean atxilotutako lau gazteei

Goiz huntan, polizia operazio bat egon da eta gutxienez lau gazte atxilotu dituzte.
Publikatutako informazioen arabera, atxiloketak uztailaren 14ean Donibane Lohizunen egondako manifestazioarekin lotuak dira.

Jakobinoa eta nazionalista den estatu frantsesak, itsu itsuan errepresioaren bidea segitzea aukeratu du. Atxiloketa hauen bidez, beldurra eta neurrigabeko autoritarismoa inposatu nahi diote ipar Euskal Herriko gazteriari.

Euskaldunek, gure herrian bakean eta libreki bizitzeko nahia dugu, gure jendarte eredua eta gure hizkuntza Parisetik behin eta berriz erasotua izan gabe. Turismo masiboa eta merkatu librearen esku utzia den etxebizitza politikaren ondorio latzak pairatzen ditugu jada. Frantses Konstituzioaren aitzakipean, euskarak etengabeko mespretsua jasaiten du azpi-hizkuntza bat balitz bezala.

Bukatzeko, atxilotutako gazteak berehala aska ditzaten exijitzen dugu zein Euskal Herriko kontrako erasoak bertan behera gelditzea ere. Bada garaia, estatu frantsesak gatazkaren konponbide integralaren aldeko urratsak egin ditzan.

1 Comment

One thought on “Gure sustengu osoa goizean atxilotutako lau gazteei

  1. Geure sustengu guztia geure gazteei!
    Bakean eta euskal herrian bizi nahi dugu!

Comments are closed.