Josu Urrutikoetxea absolbitua

Irailaren 1 honetan, Parisko Zigor Auzitegiak Josu Urrutikoetxea absolbitzea erabaki du akusatzeko froga nahikoa zegoela ebatzita.

Berri honek eragiten digun poza adierazteaz gain, zorion mezu bat helarazi nahi diogu Josuri zein bere senide eta lagunei eta bere aurka diren beste karguak bertan behera geratzea espero dugu.

2021-2022 ikasturte politiko hasiera honetan izandako berri hau, presoen eta gatazkaren konponbidearen arloan izanen ditugun berri onen kate luzearen lehen urratsa izatea espero dugu. Erabaki hau ez da salbuespen bat izan behar. Ezinbesteko urratsa da gaurkoa, euskal jendarteak bultzatzen duen bake prozesuaren blokatze egoera gainditzeko. Euskal Herriak hautatu du bakearen bidea, euskal jendarteak gatazkaren ondorioen konponbidea eskatzen du eta hori euskal iheslari eta preso politikoen itzulera prozesuaren aldeko urratsekin burutuko da. Bake Justu eta iraunkorrera eramango gaituen konponbide politikoa eraikitzeko garaia da eta hori presoen etxeratzearekin helduko da besteak beste.

Bada garaia, preso eta iheslarien etxeratze aldeko urratsak biderkatzea. EHBaik horretan jardungo du azken preso eta iheslaria etxeratu arte.

0 Comments