Elkarretaratzea gauean Irunen

Hirugarren migrante bat zendu da Bidasoa zeharkatu nahian.

Etorkinei harrera hobea egiteko, mugak kudeatzeko politikan jarrera hexagonala errotik aldatzea behartzen du. Badu bost urte orain, Frantziar estatuak mugetan kontrolak gogortzen dituela Shengen eremua eta libreki ibiltzeko eskubidea urratuz. Momentu labur bat iraun behar zuen kontrola, epe luzera begirakoa bilakatu da. Honek, beren lehengoko biziaz ihes egiteko hautua egin duten pertsonen kontra doa, muga pasatzeko oztopoak baizik atzematen dituztelako. Kontrol horiek suposatzen duten gastu ekonomiko handiaz gain, pertsonengan ere ondorio larriak ditu. Migranteek pairatzen duten errepresio iraunkorrarekin bukatu behar dugu

Frantses estatuaren eta Europaren politika migratzaile hiltzaileen salatzeko, Irungo Harrera Sareak antolatzen du elkarretaratze bat gaur gauean, 19:00tan, Irungo San Juan plazan. Etorkinekin kolektiboak ere bat egin du deialdiarekin.

EHBAIk ere deitzen du gaurko elkarretaratzerat.

0 Iruzkin