JEAN CASTEX EUSKAL HERRIAN

Joan den astelehenean Emmanuel Macronek egindako adierazpenen ondorioz, COVIDari aurre egiteko neurriak areagotu dira. Horren ondorioz, Frantziar estatuko lehen ministroa den Jean Castex Euskal Herrira etorriko da bihar Angeluko txerto gunea bisitatzera.

Neurri berri horiek direla eta, Euskal Herritik mugitzeko askatasuna oraindik gehiago murriztu digute. Frantziar estatuan zehar gaindi ibiltzeko testak behar ez diren bitartean, Hendaia-Irun edota Luzaide-Arnegi artean mugitzeko testaren beharra dugu. Honek, beste behin ere, gure herrian libreki ibili eta bizitzeko oztopoak biderkatzen ditu.

Frantziar estatuko ordezkariaren etorrera baliatzen dugu, azken hilabeteetan Frantziar estatuak izan dituen jarrera salagarriak mahai gainean ber ezarri eta salatzeko: euskara, hezkuntza, ezagupen instituzionala, bake prozesua… aitzina begirako urratsak egin beharrean, Frantziar estatua atzeraka doa.

Molac legearen deuseztatzea, azterketak euskaraz pasatzeko eskubide eza, gure oinarrizko eskubideak etengabe urratuak… Frantziar estatutik pairatzen ditugun erasoen zerrenda luzea da. Eta nola ez aipa, euskal jendarteak bultzatzen duen bake prozesuaren blokatze egoera onartezina. Euskal Herriak hautatu du bakearen bidea, euskal jendarteak gatazkaren ondorioen konponbidea eskatzen du. Parean, frantses estatuak nahiago ditu eskema zaharkituak eta konfrontazioa mantendu. Jean Castex-ek, Frantziako lehen ministro gisa, behar du esplikatu nola justifikatzen ahal duen 31 urte preso daramaten Jakes eta Ionen preso mantentzea. Frantses gobernamenduak, 2021garren urtean, militante politiko batzuk preso atxikitzen ditu bere presondegietan. Manera batez, heriotz zigorrera kondenatzen ditu. Etxean nahi ditugu orain!

Hemen, libreki eta bakean bizi nahi duen herri batera etortzen zira Castex jauna. Bere hizkuntza, nortasuna, historia era kultura duen herrira.

Ez dugu mespretsatuak izan nahi. Jean Castex ez zira ongi etorria. Elgarretaratzea biahr goizeko 9.00etan Baionako elkarteen etxean

0 Comments