Baionan, Jean Bart ostatuan “Kode Beltzaren” nostalgia ?

Joan den larunbatean, gazte bat arraza-diskriminazio baten biktima izan zen Baionako ostatu baten sarreran.

Pannecau karrikan, Baiona tipiko auzoan, den Jean Bart tabernako nagusiaren aginduz, atezainak ez zion utzi gazte bati sartzen, bere larruazalaren kolorea zela eta. Lekukoen eta abokatu baten aitzinean adierazpenak errepikatu ondoren, gazteak salaketa bat aurkeztu zuen aste hasiera honetan.

EHBAIk irmoki salatu nahi du onartezina den diskriminazio hori. Horrelako ekintza arrazistek ez dute ezer egitekorik ez Euskal Herrian ez nihun.

Ez da bere ostatua Jean Bart deitu duelako, Luis XIVgarrenaren agindupean Frantzia zerbitzatzen zuen kortsario famatuaren omenez, ostatuaren jabeak posible duela garai hartan indarrean zegoen Kode Beltzaz inspiratzea.

Duela urtebete baino gutxiago, ostatu hau aipatu zen prentsan. Portiko bat jarriz sartzean, gel hidroalkolikoa botatuz sartzen zen jendearen gainera, COVIDaren birusa ostatura ezingo zela sartu aldarrikatzen zuen jabeak. Badirudi, garai hartan Herriko Etxearen sustengua bildu zuen asmakuntzak ez dituela ideia arrazistak eta atzerakoiak ostatutik kanpo uzten.

0 Iruzkin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.