ETXEBIZITZA ESKUBIDEA : manifestaldia Azaroaren 20ean

Goizean, EHBAIko militante batzuek pausatu dute banderola bat garabi baten gainean Angelun, etxebizitza eskubidearen aldeko manifestaldi jendetsuaren eguna iragartzeko. Etxebizitza eskubidearen alde eremaiten dugun kanpainaren memento garrantzitsua izanen da.

Mobilizazio hau heldu den azaroaren 20an iraganen da Baionan « Etxebizitza eskubidea » lemapean.

Etapa inportantea da etxebizitzaren aldeko borrokan helburu desberdinekin antolatzen duguna. Lehenik interpelazio lan bat etxebizitza arloan inplikatuak diren eragile guztiei. Bainan ere aldarrikapen zehatz batzuen alde merkatu libreari aurre egiteko. Azkenik, herri mobilizazioaren bidez, alternatiba konkretuak garatzea.

EHBAIen ekimenekin batean, beste talde edo kolektibo batzuk ere mobilizatzen dira gai horren inguruan. Horrek erakusten du egoera larria dela. Hasieratik erran dugun bezala, merkatu librearen parean eta espekulazio eroa borrokatzeko, erantzun kolektibo bat beharrezkoa da. Zentzu hortan, dei zabala luzatzen diegu nahi duten elkarte eta mugimenduei, sindikatuei, alderdi politikoei mobilizazio hau elkarrekin antolatzeko sartzetik goiti.

0 Comments