Departamenduko lehendakaritza gaia aurkeztearen arrazoiak

Gure hautagaitza printzipiozko hautagaitza da. Helburua da gure proiektuaren zein forces64 eta gauche 64 taldeen proiektuaren desberdintasunak agerian uztea, argi utziz denak zilegi direla.

Desadostasunak argitzeko, funtsezko bi puntu gogora ekarri nahi ditugu:
Alde batetik, ipar Euskal Herriaren instituzionalizazioari buruz, Euskal hirigune elkargoaren sorreraren ondotik, bigarren etapa bat abiatu behar dela pentsatzen dugu. Dakizuenez, adostasun Zabala jaso duen estatutu bereziko lurralde-kolektibitate baten alde gira. Badakigu bilakaera horrek elkarrizketa eta trukeak eskatuko dituela, eta horretan departamenduaren eta bere lehendakariaren parte hartzea ezinbestekoak izanen direla uste dugu.

Dibergentziako beste gai bat, abiadura handiko tren berria da. Alferrikakoa iruditzen zaigun proiektua da. Lehendik erabilitako finantzamenduak tren sarea hobetzeko eta modernizatzeko baliatuak izan baziren, mugikortasun-politika ausartago bat plantan ezartzen ahalko zen.

Tribuna hau baliatu nahi dugu Donapaleuko zentroa okupatzen ari den kolektiboari gure babesa emateko, gure seme-alabek azterketak euskaraz pasatzeko duten eskubidea aldarrikatzeko. Lehendakari jauna, dossier honek zure interbentzioa galdegiten du. Haratago, aldarrikatzen dugun euskararen irakaskuntza dago jokoan, gaur egungo transmisioaren bektore nagusia.

Hartu beharreko maila orokorreko 5 neurri luzatzen dizkizuegu, agintaldiaren hasieratik hartu behar direnak eta ezinbestekoak iruditzen zaizkigunak:
1) Etxeko zaintzaileen lan-baldintzak hobetzea: hilean 28 orduko SMIC ezartzea asteko lanaldirako, gastu kilometrikoen eta janari-saskien balioa handitzea, ibilbide guztiak lanorduetan integratzea, egoera zailetarako binomioak ezartzea, nekea kontuan hartuta izan dadin.
2) RSAren pareko laguntza sortzea diru-sarrerarik gabeko 18 eta 25 urte bitarteko gazteentzat.
3) Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren egoera larria beste gorakada bat ezagutu du, eta kolektibitate guztiei dagokie etxebizitza eskuragarria bermatzeko neurriak hartzea. Alde horretatik, office 64 eginen dituen salmenta guztietan izan parke zaharrean izan proiektu berrietan errentamendu erreal solidarioan bidez egiteko engaiamendua hartu behar dugu. Ez dezagun etorkizuneko espekulazioan parte hartu.
4) Bakarrik dauden adingabe guztiei harrera eta prestazio berak ziurtatzea, edozein lekutatik etorrita ere.
5) Turismo Iraunkorraren Europako Gutunari atxikitzea, lurraldeak eta bizilagunak errespetatuko dituen turismo-jarduera garatzeko.

Azkenik, Hendaiako Euskal Kosta-Hegoa kantonamenduko ordezkari gisa, gure kantonamenduari buruzko proiektu askotan lan egiteko prest gaudela adierazi nahi dizuegu:
1) Hendaiako portuko jarduera-eremua optimizatzea eta modernizatzea.
2) Mendiguneak kudeatu eta zaintzea (Larrun, Ibardin, Xoldo)
3) Etorkizuneko bide sareen antolaketan mugikortasun gozoak integratzea.
4) Erlaitzaren eremuaren etorkizuna,
5) Gure kantonamendua mailan tokiko gizarteratze lurralde-plana egitea

0 Comments