Hauteskunde departamentalak: Bigarren itzulian, propagandaren kudeaketa txarrak segitzen du

Frantses estatuak, fede aitorpen zein bozka buletinen bidalketak pribatizatzea deliberatu zuen hauteskunde departamental hauentzat.
Lehen itzulian, propaganda dokumentuen banaketan izan diren zentzugabekeriak salatu genintuen. Frantses estatu mailan egon den kudeaketaren porrotak, lehenago errandakoa baieztatzen du.

Izan ere lehen itzulian, Bordale ondora joan behar izan ginen bozka papera zein fede aitorpenak pausatzera, hortik berriz Euskal Herrira itzultzeko. Zentzu gabekeri ekologikoa ! Hainbat kantonamendutan arazo batzuk izan direla ohartu gira, gutun azal batzuetan gure bozka paperik ez baita egon.
Bigarren itzuliari dagokionez, material hori Paue eta Bordalera eraman behar izan ditugu.

Lehen itzulian egondako hutsak ez ziren errepikatu behar bigarren itzulian. Baina, ez da kasua izan, Euskal Mendiko hainbat etxeetan, Bidaxuneko kantonamenduko bozka paperak eskuratu baitituzte. Euskal Mendiko bozka paperak Oloroneraino joan dira. Ondorioz, gure bozka paperak ez dira etxe guzietara iritsi.
Hori dela eta, hauteskunde propagandaren pribatizatzearen deliberoa salatzen dugu. Sakoneko galderak pausatzen dira, estatu batek, ariketa demokratiko baten kudeaketaren parte bat enpresa pribatu baten esku uzten duenean.
Bien bitartean, arreta berezia jarriko dugu bigarren itzulian giren 7 kantonamenduetan bozka paperak bertan direla segurtatzeko.

Igande honetan denen parte hartzea beharrezkoa izanen da ezkertiarra, abertzalea, feminista eta ekologista den zein zerbitzu publikoak defenditzen dituen proiektuaren alde bozkatzeko.

0 Comments