EHBaiko hautagaiak, bizikletaren alde engaiatzen dira!

Ipar Euskal Herrian berotegi efektuko gasen isurketen % 32a, mugikortasunetik heldu da. Klima aldaketaren aurka borrokatzeko, mobilizazio garbien aldeko eta, bereziki, bizikleta erabiltzearen aldeko neurri pro-aktibo eta boluntaristak izan behar dute politika publikoen lehentasuna.

Bide obren, mugikortasun inklusiboaren eta kolegioko arloan dituen eskumenak kontuan hartuz, Departamenduak, anbiziozko neurriak hartu behar ditu bizikletaren erabilpenaren garapena bultzatzeko.

Departamenduko hauteskundeetara aurkezten diren EHBaiko hautagaiak, norabide horretan engaiatzen dira FUB eta Vélo & Territoire-ren “Parlons Vélo” galdetegia erantzunez.
Erantzunak irakurtzeko, klik egin lotura honetan.

0 Comments