Etxebizitza ez da finantza produktua !

Goiz huntan, EHBAIeko hamarnaka militantek okupatzen dute Milady xantierra. ALDAY promotoreak du eremaiten, 120 luxuzko apartamendu eginez.

Holako etxebizitzarik ez dugu nahi ipar Euskal Herrian !

Bainan azkenean, hemen eraikitzen diren 120 apartamenduak ez dira bizitokiak izanen.

Eta promotoreak berak, argiki eta lasaiki onartzen du ere proposatzen dituela “finantza produktuak”.

Legeak baimentzen dituen dispositibo guziak baliatzen dituzten zergarik ez ordaintzeko eta diru ezartzea hobetzeko.
Balio erantsiari begirako zerga ez da ordaintzen, 9 urtez sartzen diren alokairuak ez dira zergetan deklaratzen…

Ber mementoan, tokiko jendeak ezingo du sekulan bizi apartamendu horietan. Astearentzat edo asteburuarentzat alokatuak izanen baitira.

Hori dugu salatzen gaur ! Harreman telefonikoa egin dugu duela guti promotorearentzat lan egiten duen komertzial batekin :

“Vous vendez dans 10 ans, on vous assure une plus value”

“c’est comme une rentabilité avec un produit financier, sauf que vous avez acheté un appartement”

” Les résidences de tourisme sont créées avec les mairies, à but commercial. Vous touchez 3.7%, plus la TVA !”

0 Comments