Departementaleko bozkak 2021

Garai biziki zailak bizitzen ditugu. Covid-19aren pandemiak gutarteko ahulenak bereziki kolpatzen ditu : honengatik, jendarte zuzenagoa eta solidarioagoaren aldeko parioa egiten dugu. Pario hori laguntasun azkarreko jendarte batena da ere, Herri honen nortasunak, kulturak, eta historiak oinarritzen duen lotura  sozialen aberastasuna balioan jartzen duena.
Krisi sanitarioa, baina ere soziala, ekonomikoa eta ekologikoa : egoera hori hamarkadetako politiken ondorioa da
ere. Eredu produktibistaren gehiegikeriekin laborantzak hori ongi irudikatzen du. Erronka berriei buru egin ahal
izateko, aldaketa beharrezko dugu, 40 urtez agintean egon diren arduradun politikoek nekez gauzatu dezaketena.
Aldaketa hori posible dela diogu !
Abertzaleek hamarkadetako lana eraman dute Herrian lan, bizi, eta erabakitzeko borondateari bide emateko. Guretzat helburu hori ez da lema hutsa, baizik eta engaiamendu kolektibo azkar bat. 4 Engaiamendu bat biztanleen erabaki eta eginbide ahalmenaren indartzearen alde, Ipar Euskal Herriaren aitortza instituzionalaren bitartez gauzatzen dena. Sortu berria den euskal Elkargoa estatus bereziko Lurralde Kolektibitate bat bilakatu beharko da.
Motzean, Departamenduarekin partaidetzan, politika sozialen buru kokatua izan behar da. 4 Engaiamendu bat Herri honen ekonomiaren alde, besteak beste, ingurumena eta kontsumitzaileen errespetuan, balio erantsia etxalde ttipi eta ertainetan atxikitzen, eta lokalki kalitatezko sailak garatzen dituen laborantza defendituz. 4 Engaiamendu bat borroka sozialetan, adibidez, etxebizitzen inguruko espekulazioaren kontra, tokian-tokiko ekintzen bitartez, edo instituzioetan. 4 Engaiamendu bat borroka ekologistetan, birtokiratze eta trantsizio energetikoaren aldeko alternatibetan.

ldaketa hori elgarrekin eraiki dezagun, zuen konfiantxaren beharra dugu : ekainaren 20an, bozka EH Bai

0 Comments