Orain ekin behar diogu biharko munduaren eraikuntzari!

EH Bai-k bat egiten du maiatzaren 1a kari hainbat sindikatu eta herri mugimenduk zabaldu dituzten deialdiekin eta Baionan zein Maulen antolatuko diren manifestaldietan parte hartzera deitzen du. Langileen festa egun honetan, kapitalismoaren oinarrian den lanaren esplotazioa salatzeaz gain, biharko mundua eraikitzeko bestelako hautuak aldarrikatuko ditugu. Borrokan diren kultura sektoreko jendeari elkartasuna erakustearekin batera, emazteen eskubideak, migranteen egoera larria, gazteen prekaritatea, klima aldaketa, geriza sozialari babesa eta zerbitzu publikoen defentsa ere izanen dira eguneko aldarriak.

0 Comments