Emazte eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko txostena

2020ko martxoaren 20 iragan Euskal Elkargoaren plenarioan, hautetsiek emazte eta gizonen berditasunaren aldeko txostena zuten aipagai. Urtero, buxetaren orientazioaren eztabaidarekin batera ekartzen da.

Osasun krisia dela eta, protokolo berri bat jarri da martxan Euskal Elkargoan eta horren ondorioz, hautetsi batzuk ezin izan dute presente izan. Horrek, urtero abertzaleek gai horrekiko egiten duten hitz hartzea egin ahal ez izana supotsatu du. Hori dela eta, beherean atzemanen duzue gure iritzia.

Genero-berdintasunari buruzko txostenean ikusten denez, 2020an Euskal Elkargoko soldatapekoen artean emakumeen proportzioa handitu egin zen, eta, bereziki, A kategorian. Emaitza pozgarriak beraz, baina etorkizunean lanean segitzea beharrezkoa da.

Aurrerapen horiek pozten bagaituzte ere, aurrerapenak erlatiboa izaten jarraitzen du. Lehenik eta behin, xifra horien atzean soldata baldintzen desberdintasunek bere horretan dirautela irakur daitekeelako. Gehienbat gizonezkoak diren soldatapekoen artean, emakumeak gero eta ugariagoak dira karrikazain edo lanaldi partzialetan.

Aipatzekoa da, halaber, azken urtean lan munduan izandako aurrerapenek erakusten dutela gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasuna ezin izango dela gainditu neurri boluntaristak hartu gabe.

Gero, zaila dirudi edozein aurrerapen modu fidagarrian neurtzea edo helburu egokituak finkatzea, aldez aurretik egoera orokorraren egoera kualitatiborik egin ez bada. Horretarako, kontuan hartuko dira soldatapekoek arlo horretan dituzten ikuspuntuak eta itxaropenak, edo politika publikoen onuradunen azterketa. Horixe aurreikusten zuen Euskal Elkargoak 2019ko ekainean aho batez onartutako ekintza-planak.

Urteko balantzeak erakusten du ekintza planaren barruko prestakuntza- eta sentsibilizazio-osagaia ere ez dela zehaztu. Kanpoko eragileek ez dute jaso genero-berdintasunari buruzko prestakuntzarik, eta hautetsien sentsibilizazio lana gai honekiko oso mugatua da.

Euskal Elkargoaren bilkurarako aplikatutako protokoloak gaurko Kontseilu Komunitarioan hautetsien parte-hartzea murrizten du. Honako hau, ekintza-planean ezarritako helburuen kalterako izan da. Txosten hau, urtero aurkezteko aukera ematen duen emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunei buruzko truke-denbora talde txikian egin da. Ondorioz, hautetsi askok ezin izan dute ihardoki gai honen inguruan.

Osasun egoeraren ondorioak, gogorragoak dira emazteengan. Hori dela eta, ezin dugu gaia berriz bigarren plano batean utzi. Ekintza-planak ezin du itxaron, premia dago. Txostenaren zifrek erakusten dute gauzak aldatu egin daitezkeela jarduten dugunean; beraz, martxan jarri behar gira.

0 Comments