KLIMA LEGEA: Ez dezagun aukera huts egin

Gaur, martxoaren 9a, « klima eta resilientzia » deituriko proiektu legearen azterketa aurkeztuko da Frantziako Asanblada Nazionalean. Macronek, Klimarako Herritarren Konbentzioak (Convention Citoyenne pour le Climat) egindako 149 proposamenak ber hartuko zituela zin egin zuen. Anbizio eskaseko lege proiektua azalduko da, estatu frantsesak izandako diskurtso, hitz emanak eta maila internazionalean hartutako engaiamenduetatik urrun.

Frantses gobernuak, beste behin ere, agerian uzten du klima arazoen inguruan duen axolagabekeria. Baina honek ez digu harritzen, joan den otsailaren 3an, ekintza politiko ezagatik kondenatua izan baitzen.

Lege-proiektu honetan azaltzen diren neurriak oso ahulak dira, eta ez dute aukerarik ematen berotegi-efektuko gasen emisioa murrizteko. Ingurumenerako erasoak zigortzeko ekozidio krimena delitu hutsa da.
Bestalde proposamen batzuk baztertu dira. Hala nola, produktu ekologikoak erosteko elikadura txekeak ahalmen murritza dutenentzat, ingurumenerako kaltegarriak diren ustiapen berriak finantzatzeko debekua edo trenbideko garraioan inbertsio masiboa egiteko plana.

Klima aldaketaren erantzule den sistema neoliberala babesteko harturako erabakiek, konfirmatzen dute Emmanuel Macron eta bere gobernuak arrazoi zutela «aurrekaririk gabeko eraldaketa» egonen zela erraten zutenean. Gure planetaren kontura klima aldaketaren erantzule den sistema neoliberal bat babesten jarraitzen dute.
Lege-proiektu honen anbizio maila ahalik eta azkarren handitzea eta neurri sendoak aplikatzeko epeak laburtzea beharrezkoa da.

Klimari buruzko Herritarren Konbentzioak erakutsi du, jendarteak, klimaren premia adierazten duen neurria hartu duela, eta horri aurre egiteko beharrezko neurriak ezartzeko prest dagoela. Bada garaia lege egileek hortara jar daitezen.

0 Comments