Mauleko Ospitalea: zühürtazünerako deia

Mauleko Ospitalearen kudeantza eredüaren krisiak erabilzale eta langileen artean arrenküra piztü dü. Egün Mauleko Ospitalea Olorueko züzendaritzaren ardürapeanda.

Diharü murrizte itogarriek Mauleko Ospitalearen geroa eta honi lotürik diren zerbütxüeli baten geroa düdan ezarten dütüe.

Martxoaren 3aniragan beharra den Mauleko Ospitaleko zaintza kontseilüaren jüntan,Olorueko Ospitalarekin adostüriko züzendaritza partekatüaren konbenioa ezeztatzeko deliberoa har lezake.

Ürgentziazkoa den delibero hortaz harago, Xiberoako EHBAIren begietara zentzüzkoa eta behar beharrezkoa da Mauleko OspitaleaKostalde-Nafarroa lürralde ospitale egitüratik hüillandadin.

Hüillantzehorrek kalitatezko osagarri zerbütxüa eta arta eskeintza indartü eta garatüko dütü. Baiona, Donapaleü,etaIzpurakoospitaleak biltzen dütüan egitüraren dinamikari lotzezMauleko Ospitalearen geroa egonkortzeko eta bermatzeko bidea ikusten dügü.

Gure abisa Xiberoako Lürralde Polora ereman gei dügü, Mauleko Ospitalearen erabilzale eta langileen heinberean, hüillanekoOspitalearen geroa bermatü nahi beitügü.

EHBai Xiberoa

0 Iruzkin