Zorionak Kanakia!

Iragan otsailaren 2an, Kanakiar gobernuko UC-FLNKS (Union Calédonienne – Front de Libération Nationale Kanak et Socialiste) eta UNI (Union Nationale Indépendantiste) mugimenduetako kideek beren dimisioa aurkeztu zuten. Zerrendan ordezko ziren kideak gauza bera egin dutenez, Kongresuko lehendakariak -indarrean dagoen prozeduraren bitartez-, Gobernu osoaren dimisioa deklaratu du.

2019ko ekainean hautatua, 11 kideko gobernuak 5 ordezkari independentista zituen, eta horiek dimisioa aurkeztu dute hilaren hasieran. Kaledonia berria gogorki kolpatzen duen krisi sanitario garai honetan, Kanakiar politikarien desadostasunak areagotzen dira.

Independentistek Kanakya eta Pariseren arteko elkarrizketa hautsi bat salatu dute. Hirugarren erreferenduma prestatzen ari diren une honetan, UC-FLNKS eta UNIren ustez, gobernuko presidenteak ez du bermatzen Frantziarekinereman behar den negoziaketa fasea. Gainera nikelaren dosierrak eta bereziki l’Usine du Sud-en eskualdatzeko proiektuak, desadostasun handiak sortzen ditu independentista eta leialisten artean. Azken horiek, multinazionalen interesak defenditzen dituzte Kanakiar jendartearen kalterako zein bertako agintari eta indar politikoen kalterako. Dosier honen helburua bikoitza da : batez ere ingurumenari dagokionez, baina baita tokiko 3.000 lanpostuei dagokionez.

Blokeo egoera orokor hau, aurrekontuen bozkaren atzerapena eta independentistek, gobernuan entzunak izateko zuten espazio eskasak eragin dute.

Dimisio horren ondorioz, Kongresuak bi aste zituen bildu eta gobernu berri bat aukeratzeko. Egin beharrekoa egin da eta Kongresuak, 17.garren Kanakiar gobernuaren aldeko botoa eman du.

UC-FLNKS eta l’Eveil Océanien-ek, zerrenda bateratua aurkeztu dute, UNIk bere zerrenda propioa aurkeztu duelarik. Independentziaren aldeko mugimendu horien arteko akordioari esker, gobernuko 11 kideetatik, sei independentistak dira. Gehiengo txiki horri esker, lehenengo aldia da, Numeako akordioaz geroztik, independentistak gehiengoan diren gobernua dagoela Kanakian.

EHBaik bere sutengua eta zoriona adierazi nahi dizkio askatasuna, emantzipazioa eta burujabetza lortzeko borrokan ari den Kanakiar herriari.

0 Comments