“Segurtasun orokorra” legearen kontrako manifestazioa Baionan

“Segurtasun orokorra” legearen kontrako manifestazioa Baionan urtarrilaren 30ean, larunbata, 10:30tan, Errepublikaren plazan

Legebiltzarrak bozkatu ondoren, Seguritateari buruzko lege proposamena Senatuak aztertuko du orain.

Poliziaren interbentzioen irudiak zabaltzea debekatu nahi luke lege proposamen horrek besteak beste, erran nahi baitu gehiegikeriak salatzeko poliziak filmatzea delitua bihurtu. Bestalde zaintza poliziala orokortu nahi luke dronen eta oinezkoen kameren bitartez.

Horrez gain, Gobernuak berriki hartu dituen hiru dekretuk baimenduko diote poliziari jendearen «iritzi politikoak», «sineste filosofiko eta erlijiosoak» eta «sindikatu-kide izatea» biltzea haren artxiboetan.

Politika autoritario honen aurrean eta urtarrilaren 16ko mobilizazioaren ondotik nun eta frantses lurraldeko ehun bat tokitan manifestaldi eta elkarretaratzeak antolatuak izan ziren, deialdi berri bat zabaldua da heldu den urtarrilaren 30erako.

Euskal Herriko erakunde sinatzaileek mobilizatzen segitzera deitzen dute heldu den larunbatean, informazio askatasunari BAI errateko eta zuzenbide-estatua eta gure askatasun indibidual eta kolektiboen alde.

Bestalde, Baionan pasa den urtarrilaren 11n poliziak kontrol batean hil duen Nathalie Floresen heriotzari buruz erne egoiten gara, gardentasun osoa eta ondorio penalak bururaino eramaitea galdetuz.

Erakunde sinatzaileak :

Alderdi politikoak: EELV, EH BAI, ENSEMBLE!, Gauche Démocratique et Sociale, Génération.s, La France Insoumise, MJCF, PCF Côte Basque et Seignanx, PS 64.

Sindikatuak: Association syndicale des avocats du Pays Basque, ELB, FSU 64, LAB, SAF (syndicat des avocats de France), SNJ, Solidaires, Union Locale CGT Bayonne, Union Locale CGT Hendaye et Saint Jean de Luz,

Elkarteak eta mugimendu herritarrak: Attac Pays Basque, Bizi, Gilets Jaunes, LDH, Stop Linky Baiona

0 Comments