Zorionak Kanakia!

Iragan otsailaren 2an, Kanakiar gobernuko UC-FLNKS (Union Calédonienne – Front de Libération Nationale Kanak et Socialiste) eta UNI (Union Nationale Indépendantiste) mugimenduetako kideek beren dimisioa aurkeztu zuten. Zerrendan ordezko ziren kideak gauza bera egin dutenez, Kongresuko lehendakariak -indarrean dagoen prozeduraren bitartez-, Gobernu osoaren dimisioa deklaratu du. Read More

Separatismo legea

Osasun testuinguruak eta haren ondorio ekonomiko eta sozialek, gobernua behartu beharko lukete krisi egoera honetatik ateratzen lagunduko gaituen osasun arloko neurriak hartzen. Baina, hori egin beharrean, gobernuak, giro sekuritarioa areagotuko duen separatismo legea indarrez pasa nahi du. Hauteskunde presidentzialen bezperetan gauden honetan, eskuin muturraren bozak berreskuratzeko taktika erabiltzen du. Frantses gobernuak ez du Rassemblement National alderdiaren idei eta analisien aurka borrokatu nahi. Alderantziz, lege seguritario eta libertizidoen bitartez, ideia horiek indartu nahi ditu. Espekulaziorik egin gabe, gaur gaurkoz esan genezake, Le Pen-en alderdiak ideien bataila irabazi duela. Read More