Batzorde tematikoak

EHBAIen aribidea, tokiko taldeen gain finkatua da, mugimenduko gai guziak tratatzeko gisan, eta horrela, barne bizia segurtatzeko. Badira ere, batzorde tematikoak, EHBAI-kide eta zale diren guziei irekiak direnak. Hauen eginkizuna da, EHBAIen barneko gogoeta politikoak sustatzea. Proposamen indarra daukate tokiko taldeentzat eta EHBAIen jendarte egitasmoa lantzen dute.

Beheralde honetan aurkituko duzue, gaur arte finkatuak izan diren gaikako batzordeen zerrenda. Batzordeen kopurua ez denez gero mugatua, eta beraietan parte hartzaileena ere ez, dudarik gabe dei gaitzazue, laneko talde batetan parte hartu nahi baduzue. Aldikako beste lantalde batzuk ere badira (Udako Unibertsitate antolaketarakoa, Aitzinkontuaren jarraipen taldea…)

“Euskal Bidea” batzordea
Lantalde hunek hartu du instituzio batzordearen jarraipena. Hauxe du bere helburua : Euskal Elkargoa baitan, EHBAIren presentziaren alde lan egitea, dela barnean hautetsien bitartez, edo oraino miltanteen biatrtez, eskumenen, antolakuntzaren eta ibilkuntzaren mailan, Lantalde horrek du ere, «Euskal Bidea»ren tokian emaitearen eta sozilisatzearen alde lan egiten, Euskal Herriko 7 herrialdeak kontuan hartuz, Iparraldeko 3 herrialdeen gaurko administrazio errealitatetik abiaturik.

“Gatazkaren konponbidea” Batzordea
Lantalde horren gain da, euskal gatazkaren konponbidearen azterketa egitea eta, borroka armatua gelditzeak Euskal Herrian ireki duen panorama berrian, EHBAI-k jokatu behar duen eginkizunaren finkatzea. Gatazkaren konponbidea jendarteratzea, joera politiko ezberdinak biltzen dituzten egituretan (Bagoaz, Bake Bidea) elkarlana eramaitea eta EHBAIen mezuaren finkatzea eta esku hartzea, horra talde horren lan ardatz zenbait.

“Jendarte egitasmoa” batzordea
Lantalde hau tokian emana izan da, 20125eko Udako Unibertsitatetik landa..Hunen egitekoa da, tokiko taldeei gogoeta batzuen proposatzea, EHBAIen oinarri ideologikoa sendotzeko. Bere lehen urteko lan gisa, idazlan batzuk ekoiztu ditu batzordeak : lan denboraren partekatzeaz, zerbitzu publikoetaz eta bestalde, Udako Unibertsitateen karietara, gogoetaldi bat abiatua izan da irabazi unibertsalari buruz.

Cet article est également disponible en : French