FIJAIT (Fichier judiciaire national des auteurs d’infractions terroristes) urratzearen aitzakiarekin Peio Alcantarilla, sortzez irundarra eta aspalditik Urrunan bizi den presoa, atxilotu du frantses poliziak eguerdian Santiagoko zubian, lanetik bueltan.

Peio Alcantarilla egunero hegoaldera doa lan egitera, eta orain arte ez du inongo arazorik ukan. Aldiz, gaur atxilotu eta Hendaiako komisaldegirat eramana izan da, bihar Pariseko epaitegiak bere egoerari buruz hartuko duen erabakiaren zain.

FIJAIT, Frantziar estatuan izan diren ekintza jihadisten testuinguruan, 2016ko uztailaren 1etik martxan jartzen den neurri juridiko bat da. Terrorismoagatik kondenatuak izan diren pertsonak fitxatu eta kontrolatzea da bere helburua.

Daesh bezalako taldeei aurre egiteko sortu bazuten ere, neurri hau euskal militanteentei ere aplikatzen zaie.  Horren ondorioz, egun 100 preso eta preso ohi baino gehiago fitxategi horretan atxikitzen dituzte.

Jada horrelako neurriak jasotzen dutenek haien eguneroko bizitza  nahiko baldintzatuta daukate. Egungo testuinguru sanitarioan, non kontrol poliziak areagotu dira, herritar horiek atxilotzeko arriskuak biderkatuak ikusten dituzte.

Hori dela  eta,

–  EH Baik eta EH Bilduk gogorki salatzen dute Peio Alcantarillaren atxiloketa, baita azken     hilabetetan preso ohien kontra ezarritako neurri bereziengatik egondako askatasun urraketa desberdinak.

– Egungo testuinguru politikoan, non euskal jendarte gehiengoak Euskal Herrian bake justu eta iraunkorra lortzeko lana babesten duen, neurri horiek aplikatzea guztiz kaltegarria da.

– Hori dela eta, Frantziako eta Espainiako estatuei salbuespen neurri guztiak  desaktibatzea eskatzen diegu.