Atzo arratsaldean, Errektoreak eskola publikoan euskaraz murgiltzeko klaseak onartzen zituela iragarri zuen. Erabaki pozgarria eta beharrezkoa euskararen garapenerako.

Errektorearen posizio aldaketa hau, elkartasunari esker lortu da. Eskola pribatu, publiko, ikastola, gurasoak, erakasle eta gu denak elgarrekin lortu dugu. Berri honek argi uzten du, denek baturik borrokatzen garenean, indartsu, Pariseri aurre egiteko gai garela. Horren islada da, joan den larunbatean, murgiltze sistemaren alde antolatutako jende katea, non 1000 pertsona inguru batu giren Baionan.

Berri ona bada ere, dolugarria da emaitza hau lortu izana ipar Euskal Herriko delegazio zabal bat Parisera igo izanagatik. Lotsagarria da hein horretara iristea. Honek argiki erakusten du Frantses estatuaren jarrera jakobino eta zentralizatua. Ez da normala, gure hizkuntza defenditzeko eta gure herriko eskola publikoa antolatzeko Pariseren esku hartzearen menpe egotea. Horregatik, azpimarratzen dugu beste behin ere, behar beharrezkoa dela erabaki guneak gure herrian bertan egotea eta ez Parisen.

Bukatzeko, berriki EEPko lehendakaritza hartu duen Antton Curutcharry-ren lana txalotu nahi dugu. Ipar Euskal Herriko eskola publiko eta pribatu murgiltze sistema egoteko hartutako engaiamendua nabarmendu nahi dugu. Txalo!