EH Baik Ekhiñe Eizagirreren, Kepa Arkauzen eta Imanol Jaio atxiloketak salatzen ditu, garaiz eta lekuz kanpo daudela uste dugulako eta Euskal Herrian bakea eta bizikidetza demokratikoa eraikitzen laguntzen ez dutelako. ETA erakundeak indarkeria erabiltzeari uko egin zionetik ia 10 urte igaro direnean eta ETA desagertu zenetik ia bi urte bete direnean, gaurko atxiloketak gehiengo sozial eta politikoak eskatzen duen behin betiko konponbide integralaren aurka kokatzen dira.

Era berean, Guardia Zibilak eta Auzitegi Nazionalak egindako atxiloketen testuinguru politikoa azpimarratu nahi du EH Baik. Zentzu horretan, espainiar estatuko aparatu horiek gaurko atxiloketen bidez eztabaida politikoa baldintzatu eta bizikidetzaren eraikuntzan aurrerapausoak ematea saihestu nahi dute. Zoritxarrez, gure herrian ondo ezagutzen ditugu jokatzeko modu hauek, haien helburua sufrimendua eta biolentzia egoera luzatzea baita. Preso politikoak aske uztea elkarbizitza demokratikoaren eraikuntzaren beste urrats bat da. Espetxeak husteko unea da, ez betetzekoa. Estatuek gure herriaren aurka indarkeria erabiltzeari uko egiteko garaia da.

Horregatik guztiagatik, EH Baik Eizagirreren, Arkauzen eta Jaio atxiloketak salatzen ditu eta haien askapena exijitzen du. Horren aldeko elgarretaratze batetara deitzen dugu gaur
arratsaldeko 19:00etan, Ziburuko biribilgunean.

Konponbidea orain! Imanol gurekin, Atxilotuak askatu!