Gaur gauetik aitzina, Alain Cocq-ek, elikatu eta hidratatzeari uko eginen dio, mandatuz mandatu, frantses gobernuan egondako famili politiko desberdinek beti landu nahi izan ez duten jendarte-gai baten berri emateko.

Alain Cocq-ek gaixotasun sendaezina du. 57 urte ditu eta 23 urte dituenetik sufritzen du. Duintasunez hiltzea besterik ez du eskatzen. Ez du era artifizialean bizirik mantentzearaztea nahi. Azken batean, lasaiki hil nahi du egoera jasanezin horri amaiera emateko.

Azken urteetan, bizi-amaierako gaia, erregularki aipatua izan da. Zoritxarrez, familia askok egunerokotasunean bizi duten egoera jasanezina da. Frantzian, populazioaren %90a eutanasia legeztatzearen alde da. Premiazkoa da 2016an bozkatutako Cleys Leonetti legea indargabetzea eta beste lege berri bat bozkatzea. Bizitzaren amaieran aurkitzen den pertsona oro, bere bizia nola bukatu nahi duen aukeratzen ahalbidetuko duen lege bat.

2015. urteaz geroztik, Bizitzaren Amaierako Behatoki Nazionala desegin zuten eta 2018ko abendutik atzina, ez da “bizi bukaerako zaintza planik” Frantzian. Baliabide eta lege eskasa dago eta horrez gain, familiak bakarturik uzten dituzte egoera mingarrietan.

Herbehereek, Belgikak, Suitzak, Luxenburgok eta beste herrialde batzuek ez bezala, Frantziak blokeatuta jarraitzen du doktrina atzeratuan, eta horrek ez du bermatzen bizi bukaera duin baten izateko eskubidea. Duela gutxi, Australiak eta Kolonbiak legeztatu dute. Espainiak eta Portugalek eutanasia despenalizatzea helburu duen prozedura parlamentarioa ireki dute.

Gaia ez da sinplea, arduradun politikoentzako tabua ere bada. Hala ere, funtsezkoa da kuadro argi bat izatea, bakoitzari bizi bukaera duina ziurtatzeko.

EHBAI duintasunez hiltzeko eskubidearen aldeko borroka horrekin lotzen da. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, atzo, Alain Cocq-i emandako ezezko erantzuna salatzen dugu eta parlamentariei bizi amaierako gaiaz jabetzea eskatzen diegu.