Ostegun goiz huntan, Ministroen Kontseiluak joan den asteartean argitaratutako lege-proposamena aztertuko du, eta neonikotinoideen baimena aurreikusten du beterrabaren ekoizpenarako.

Substantzia kimiko horiek debekatuta dira 2018az geroztik. Orain, Gobernuak sektore guztiei salbuespenak emateko asmoa du 2023ra arte. Berri honek, elkarte ekologisten baita osasun arloko aditu batzuen haserrea piztu du. Gobernuak nahiago du nekazaritza-industriako presioari men egin. Giza osasuna eta ingurumena ez dira Frantziako arduradun politikoen lehentasuna.

Hala ere, badaude alternatibak. Azken asteetan, baratzezainek eta besteak beste beterraba ekoizleak, substantzia arriskutsu horiek erabiltzearen aurka agertu dira, eta frogatu dute laborantza biologikoan kudeatzen diren lursailek ez dituztela jasan behar izan landare zorriek eragindako galera handiak.

Ingurumena, laborariak eta kontsumitzaileak errespetatzen dituen nekazaritza-eredu jasangarria eta iraunkorra garatzeko unea da. Produktu fitosanitario arriskutsuak alde batera utzi behar dira eta nekazarientzat lagungarriak izanen diren aterabideak xekatzen hasi behar gira. Erleak hiltzen eta biodibertsitatearen etsaiak diren neonikotinoideak debekatu behar dira.

Denen osasuna da jokoan !