Joan den uztailean jakin genuen, Bordeleko errektoreak, Hiriburuko eskola publikoan murgiltze eredua irekitzeari uko egin zuela.

Momentuan hartan esan genuen bezala, erabaki horrek ez du oinarri pedagogikorik, ez arrazoin ekonomikorik. Frantses gobernuaren eta Hezkuntza ministerioaren postura ideologiko baten ondorioa da. Hezkunde Nazionalak euskararen transmizioan eskolan duen premiazko errolari bizkar emaiten dio.

Frantziar estatuaren jarrera mespretxugarria, jakobinoa eta zentralizatua, Euskal Herriaren borondatearen kontra doaz berriz ere. Frantzia, frantsesa hizkuntza bakar gisa inposatzeko logika horretan, nazioarteko testuetan aitortutako hizkuntza eskubideen aurka doa.

Hiriburuko eskola publikoko gurasoek, elgarretaratze batera deitzen dute datorren asteartean -irailaren 1a-, goizeko 10:00etan eskola aitzinean. EHBAIk deialdiarekin bat egiten du eta bertan parte hartzera deitzen du.