Atzo Pariseko dei gorteak Josu Urrutikoetxea zaintza elektronikoan aske uzteko erabaki firmea hartu zuen. Gaur goizean beraz, Josu Urrutikoetaxea La Santé espetxetik aske gelditu da kontrolpean. EHBai eta EHBildu-k, gure besarkadarik tinkoena helarazi nahi dizkiogu Josuri zein bere senide eta lagun guzieri.

Josuren zaintzapeko askatasunak pozten bagaitu ere, ez du estaltzen Josuren atxiloketaren gibelean, Frantses eta Espainiar estatuen aldetik zegoen mendeku politikoa. Honen ondorioz, azken hilabete luze hauetan, azken honek pairatu izan behar dituen krudeltasun eta mendekua. Atxilotu, presondegiratu eta frantses prozeduren baitan aske gelditu ondoren, Espainiar prozeduren aitzakipean preso mantendu zuten nahiz eta eri izan eta ebakuntza eta arta berezia behar izan.

Josu Urrutikoetxearen zaintzapeko askatasunak ez du gordetzen ere, Macronen gobernuak euskal preso politikoen egoerari aterabide global baten baitan pauso berriak emaiteko duen borondate eza. Azken asteetako aktualitatea berriz gogoratzea besterik ez da egin behar: Covid 19aren osasun larrialdiaren baitan askatzen ahal zituzten presoak espetxean atxiki, Jakes Esnalen baldintzapeko galdeari dei egin, Mikel Barrios presondegiratu eta azkenik, joan den ostiralean, Xistor Haranburu, euskal preso politikoaren baldintzapeko askatasunaren aintzinean, fiskaltza antiterrorista nazionalak, dei egin izana.

Macronen gobernuak, Euskal herrian, behin eta berriz konponbide poltikoaren baitan, eskatzen duen etapa berri baten eraikitzeari uko egiten dio. Aplikatzen zaien heriotz zigorra ez dugu onartzen, Jon, Jakes, eta Xistorrek aske eta gure artean nahi ditugu ! Presondegiak husteko garaia da! Euskal preso politikoak, gure artean aske nahi ditugu!!

Ezin dugu onartu zigorraren 3/4ak beteak dituzten presoak eta gaixotasun larriak dituztenak espetxeratuta izatea. Ezin dugu onartu euskal presoak beren etxeetatik ehunka kilometrora izatea, haien senitartekoak zigor bikoitz batera kondenatuz. Ezin dugu onartu euskal presoen eskubideak ez errespetatzea.

Euskal preso politiko guziak askatzeko garaia da. Iheslari eta deportatu guziak herrian eta libre izaiteko garai da. Horregatik, etxeratze bideari bultzada emaiteko ekimen guzietan parte hartzeko deialdia luzatzen dugu, eta bereziki:

• Igande honetan Etxeratek antolatzen duen hondartzetako ekimenean
• Izan Bideak antolatzen dituen ekimenetan
• Irailaren 19an, Ipar Euskal Herrian, Zigorra hiltzeraino bete? 30 urte aski da!! mobilizazio egunerean.