Bordeleko errektoretzak Hiriburuko eskolan murgiltze eredua ukatu izana gogorki salatu nahi du EHBaik.

2019ko uztailaren 26ko legea aitzakitzat hartuz, Hezkunde Nazionalak euskararen transmizioan eskolan duen premiazko errolari bizkar emaiten dio. Gehiago dena, hiriburuko eskolako familien gehiengoaren borondatearen kontra doa. Azken urteetan esperimentazio gisa eskola publikoetan martxan den murgiltze ereduaren garapenari oztopo eta  mehatxu larria emaiten dio.

Erabaki horrek ez dauka oinarri pedagogikorik, ez arrazoin ekonomikorik. Frantses gobernuaren eta Hezkuntza ministerioaren postura ideologiko baten ondorioa da.

Haratago, Frantses estatuak EHrekiko duen ukazio jarreran segitzen duela erakusten du. Hizkuntza politikaren inguruan IEHan den adostasun zabala mespretxatu eta kutsu nazionalista inposatzailea duen doktrina berretsiz: frantsesa dela errepublikaren hizkuntza bakarra .

Pertsona eleainitzez osatua den Euskal Herri euskaldunaren eraikitzeko hizkuntza politika ausarta beharrezkoa da. Horregatik berresten dugu euskarak hezkuntzan izan behar duen tokia Euskal Herritik beretik finkatu ahal izaiteko, erabaki guneak bertaratu behar direla.