Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu antolatzaileei, osasun baldintza egoera honen aitzinean, hitzordu honi eusteko egokitu baitira.

“Harrotasunaren martxa” honen testuingurua berezia bada ere, Miarritzen egiten den manifestazio honen 20 urteak markatzeko aukera ematen du. 20 urteko borroka eta aldarrikapenak. Eskubideek aurrera egiten badute ere, bide luzea dugu oraindik egiteko.
Osasun-krisia eta konfinamendua ez dira errexki bizi izan. Baina bereziki zaila izan da LGBTQI+ pertsonentzat. Batzuetan bakartuta egoten baitira eta ez baitute beti arreta eskuratzeko errestasunik izaten.

Krisi ekonomiko eta sozialaren testuinguruak aukera bakarra uzten digu: mobilizazioak segitu eta zapalduak gizarte-eredu horren kontra bateratzea. Bere sexualitatea eta nortasuna nahi duen bezala, berdintasun osoarekin bizi ahal izango dituen gizarte eredu bat nahi dugu. Horrek esan nahi du, hautsi egin behar direla gaur egun gizarte-harremanek ematen dituzten eskemak. Hau da, aberastasun eta boterea dutenak eta mundua menderatzen duen gutxiengo batek defenditzen duena, gehien esplotatuak direnak zatituz.

Urte luzeetan zehar eramandako austeritate-politikak areagotu egin daitezke. LGBTQI ei laguntzeko elkarteek ez dituzte osasun arloko aurrekontu murrizketa horiek pairatu behar ez eta ere sozial arloan edota subentzioei dagokionean.

• EHBAk Euskal Herri subirano bat eraikitzea defendatzen du. Euskal Herri bat non herritarrak eta biztanleak, norberaren errespetuan biziko diren, beren aukeretatik libre. Gizarte inklusiboa eta irekia eraikitzen duen Euskal Herria.
• Benetako berdintasunaren alde, borrokak aurrera jarraitzen du!

Azkenean uztailerako programatu den Bioetika Legearen bozkari buruzko ziurgabetasunak ez du laguntzen gai horri lasaiki heltzen. « Manif pour Tous » en mobilizazioak aurreikusten ahal dira ere. Diskurtso atzerakoia, konpluxurik gabe eta bereziki eskuineko arduradun politikoek asumitzen dutena, guztiontzako eskubide berberak ez eskuratzeko. Baina ideia horren aurka borrokatu behar da eta lortuko dugu.

Indarkeria anitza da, eta LGBTQI gazteen suizidio-tasa gazte heterosexualena baino lau aldiz handiagoa da. Genero-estereotipoei aurre egin behar zaie eskolatik. Sexualitateei buruzko hezkuntza ez sexista ez homofobikoa sustatuz, LGBTQI ek emakumeek jasaten duten indarkeriaz hitz egin ahal izateko espazioak eskainiz eta abar luze bat…

Tresnak ditugu egun. Bolondresek aitzina eramaten dituzten elkarte mugimendua garrantzitsua dago Iparraldean. Lagundu eta bultzatu egin behar dira. Agintari publikoek, Herriko Etxeak eta Euskal Elkargoak ere badituzte bide horretan aurrera egiteko palankak.