Jakes Esnal euskal preso politikoak baldintzapeko askatasun galdeari buruz prokuradoreak hartutako erabakia salatzen dugu

Nahiz eta zigor aplikaziorako auzitegiak Jakes Esnalen baldintzapeko askatasuna onartu, prokadoreak aurka egin du erabakiari dei eginez.

Fermuki salatzen dugu terrorismoaren kontrako fiskaltza nazionalaren jarrera. Sistematikoki, euskal presoen baldintzapeko askatasunen aurka posizionatzen da. Egintza horren bidez, Euskal Herria iraganean eta bake prozesua logika mendekatzailean kateatzeko borondatea adierazten du. Ezin dugu arduragabekeri hori onartu! Bake prozesuaren garapenari buruzko adostasun politikoa inoiz baino sendoagoa da Euskal Herrian. Bake justu eta iraunkorra lortzeko asmo horrek, Euskal Herriko mugak gainditzen ditu.

Frantses Errepublikako lehendakariari zuzentzen gira eta erronka historiko honen aitzinean arduraz joka dezan eskatzen diogu zein iazko maiatzan Euskal Herrian egindako adierazpenak kontutan har ditzan. Euskal iheslarien eta presoen itzuleraren perspektibari bide eman behar dio!

Macron jauna, ez dugu onartuko euskal presoen eta haien familiaren perspektiba bakarra azken egunera arteko espetxea edota hil arteko espetxe zigorra izatea. Heriotzara eramango dituen zigorrik ez dugu onartuko.

Egoera jasangaitz honetatik atera behar gira. Frantses zein espainiol estatuak, gizon eta emazte horien biziekin jolasten ari dira. Bake iraunkorraren aldeko borondatea ez dute aintzat hartzen. Beren legeak zapaltzen dituzte.

Frantses estatuari eskatzen diogu, Jakes Esnal, Xistor Haranburu, Ion Parot, Josu Urrutikoetxea, Jon Gurutz Maiza Artola eta Ibon Fernandez Iradi berehala aska ditzaten. Euskal preso politiko guzien askatzea eskatzen dugu zein iheslari politiko guzien itzulera.