EHBAIk, fermuki salatzen du Zigor Garrorren kanporaketa.

• Alde batetik, ulertezinatzat jotzen dugu kanporaketa agindua osasun larrialdi garai honetan gauzatzea. Are gehiago, orain dela hilabete batzuk, Zigor Garroren defentsak, lurralde debekua behin betiko altxatzeko eskaera egin duelarik eta gaur gaurkoz, epaitegiek, oraindik erantzunik eman ez dutenean. Erabakia ulertezina da, jakinik, Zigor Garro Lapurdin bizi eta lan egiten duela.

• Preso politiko ohiak, eskubide zibil eta politiko guzien jabe libre bizitzea aldarrikatzen dugu, baita Euskal Herri osoan libreki mugitzeko eskubidea izatea ere.