Atzo epaileek hartutako erabakiaren ondorioz, 69 urte dituen Josu Urrutikoetxeak, espetxean segitu beharko du. Gaur ezagutzen dugun birusarekin bateraezinak diren patologiak dituen arren, COVIS 19 kasuak detektatuak izan diren La Santé espetxean gelditu beharko du. Erabaki hau, bi estatuek borondate asumitu batekin itsuki segitzen duten jarrera ulergaitzaren episodio berri bat bezala ikusten dugu.
Erabaki honekin, azken hilebeteetan jasandako sustengu zabal guzia mespretxatzen dute.
Frantziako justiziak -agintari politikoak lagunduta-, presoen bizitzarekin jolastea erabaki ote du?

Bake-prozesuaren garapenari buruzko adostasun politikoa inoiz baino sendoagoa da Euskal Herrian. Bake justu eta iraunkorraren nahia, Euskal Herriko mugak gainditzen ditu. Gaur, berriz ere, ukazio eta mespretxu baten aitzinean aurkitzen gira frantses gobernuaren partetik. Arduragabekeriz jokatzen du, gatazka politiko zein konponbidearen erronka historikoaren aitzinean. Nahikoa da, Macron jauna, HITZA HITZ!

Josu Urrutikoetxea, Gurutz Maiza Artola, Ibon Fernandez, Xistor Haranburu, Jakes Esnal eta Jon Parot berehala aska ditzaten eskatzen dugu.

Denen eskubideak errespestatuko dituen benetazko prozesu demokratiko bat eskatzen dugu. Euskal preso politiko zein iheslari guzien itzulera bermatuko duen prozesu demokratiko bat.
Egoera jasanezin horretatik, zentzugabekeria historiko horretatik lehen bai lehen ateratzeko garaia da. Frantziar eta espainiar estatua, gizon eta emazte horien bizitzarekin jolasten ari dira. Euskal Herritik luzatu den bake iraunkor baten aldeko eskua baztertzen dute mespretxu handiz eta beren lege propioak urratuz. Zer justifikatzen du Josu Urrutikoetxea bezalako bakegile baten parean -non ETAren jardueraren bukaeran rol aktiboa ukan duen-, estatuek aktibatzea heien armategi judizial osoa, euskal jendarteari irain gehigarri bat jasanarazteko helburu bakarrarekin?

Josu Urrutikoetxea askatu ! Preso eta iheslari politiko guziak askatu!