EHBAIk, konfinamendu garaia baliatu nahi du formakuntza desberdinak eskaintzeko.

Bide batez, harremanak mantetzeko parada izan daiteke ere. Formakuntza saio horiek denei irekiak dira eta sare bidez hedatuko ditugu.

Lehen hitzorduak heldu den asterako finkatu ditugu, beraz ez dudatu eta izena eman.

EHBAIko kide zein kide ez direnak parte hartzen ahalko dute bertan.

Bestalde, formakuntza ziklo honen berri ematera gonbidatzen zaituztegu zuen sare desberdinen bitartez.

Beherean atxemanen dituzue programatuak diren saioak. Irudian klik eginez izen emaite formularioa ikusiko duzue. Formakuntza bat baino gehiago segitu nahi baduzue, izena eman bakoitzean.

Ondoko egunetan, testuinguruaren arabera saio berri batzuk gehituko ditugu.