Aurten Aberri Eguna konfinamendutik eginen dugu, gure adinekoak arrisku handian ditugularik, gure gazteak etxean zerratuak eta gure presoak urrun eta isolatuak.

Zer eginen dugu hemendik aitzina herri gisa. Nola aitzinatu eta erakiko dugun guzien artean Euskal Herri burujabe, justu, demokratiko, solidario eta parekidea ? Neoliberalismo errezeta zaharrekin ez baita berdinen arteko Errepublika sortzerik, ez baita pertsona eta haien beharrak erdigunean ezartzerik.

EHBAI eta EHBILDUk gure borondatea erakutsi nahi dugu momentu zail honetan behar den guzia egiteko, orain arte bezala elkartasuna egoismotik gailenduz, ekologismoa kalpitalismo basatiari eta berdintasun soziala klase diskriminazioari.

EHBAI eta EHBILDUren agiria hemen.