Covid 19ko osasun-krisiak agerian utzi du, berriro ere, Frantziako kartzelen egoera tamalgarria. Izan ere, horren adierazle dira, prebentiboentarako presondegien betetze-maila (%138koa zen 2020ko urtarrilean) eta biztanleria kaltebera handia.

Martxoaren 20an, Le Monde egunkarian argitaratutako iritzi artikulu batean, Askatasuna Kentzeko Lekuen Buru Nagusiak (CGLPL), Eskubideen Defendatzaileak eta Giza Eskubideen Batzorde Nazional Aholku-emaileak (CNCDH), Estatuari zuzendu eta dei egin zioten presondegiratuen errealitateari eta presondegiratze baldintzei erantzuteko ordenantzak zabaldu ditzan.

Hain zuzen ere, iraupen ertain eta luzeko presondegiratzeen ondorio kaltegarriak ez direnez kontuan hartzen eta lege antiterroristen esparruan kondenatutako pertsonak baztertzen direnez, Justizia ministeritzak, neurri horien onurak jaso behar dituzten pertsonak baztertzen ditu.
Zentzu horretan, joan den martxoaren 25ean, Nicole Belloubet-ek, Covid 19 aren aintzinean arriskuan dauden euskal preso politikoak baztertu zituen.

Apirilaren 1ean, epaileek, Josu Urrutikoetxea aske ez uzteko deliberoa hartu zuten. Josuk, 69 urte eta Koronabirusarekin bateraezinak diren patologiak izan arren, Covid 19 kasuak detektatuak izan diren La Santé espetxean segitu beharko du (2020ko urtarrilaren 1ean %114 bete zen tasa).
Frantziar justiziak, presoen bizitzarekin jolastea erabaki ote du?

Noiz arte jarraituko du gobernu honek Euskal Herrian dagoen bake-nahia gutxiesten?
Joan den maiatzaren 17an, Frantses Errepublikako lehendakariak miretsi egin zuen Euskal Herrian bultzatutako prozesua, eta lagundu nahi ziola adierazi ere. Hilkutxen etxeratzearekin lagunduko ote du?

Josu Urrutikoetxea, Gurutz Maiza Artola, Ibon Fernández Iradi, Xistor Haranburu, Jakes Esnal eta Ion Kepa Parot berehala askatzea eskatzen dugu. Bide beretik, Euskal Herriko
ordezkaritzarekin elkarrizketa berriz hartzea eskatzen dugu, euskal preso politikoentzat irtenbide integral eta behin betikoa eman dadin.

Presoekiko elkartasuna
Konfinamendu garai honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da euskal preso politikoekiko elkartasuna adieraztea. Horregatik, orain dela gutxi bultzaturiko bi ekimen sustengatzen ditugula adierazi nahi dugu. Batetik, euskal preso politikoei zuzendutako gutun bidalketa masiboa eta bestetik, Lannemezango euskal preso politikoek bultzaturiko dinamika, Frantziako presidentea eta Justizia ministroari zuzendukatu gutun bidalketa, Jakes Esnal, Xistor Haranburu eta Ion Kepa Paroten askatasuna exigitzeko.