Heldu den martxoaren 15 eta 22an, herriko zein Euskal Elkargoko bozak iraganen dira. Garrantzi handiko hitzordua dugu aitzinean. Izan ere, datozen 6 urteentzat, ipar Euskal Herriko 158 herrietako kontseiluen osaketa zein Euskal Elkargoko ordezkariak izendatuko ditugu. Ehundaka gizon eta emazte ibiliko dira lanean, bertako biztanleen problematiken inguruan.

Zinezko hitzordu garrantzitsua abertzaleentzat, biztanleen egunerokotasuna baita jokoan. Lurra eta etxebizitza, trantsizio energetikoa, justizia soziala eta elkarbizitza bezalako gaiak lantzeko parada eskaintzen digute hauteskunde hauek. Baina hortaz haratago, euskararen aldeko hizkuntza politika, Euskal Elkargoaren garapena zein abian den Euskal Herriko bake prozesua behar den bezala landu eta aipatzeko aukera emanen digute.

Herriko bozetan ofizialki aurkezten ez bagira ere, presente izanen gira. Herrien arteko lankidetzak, ipar Euskal Herri mailan arituko den mugimendu politiko baten beharra azpimarratzen du. Badira hilabete zein urteak, EHBAIko kideak edo(ta) hurbil direnak, herrietako plataforma desberdinetan ari direla lanean: dinamika ezberdinak bultzatzen edota bertan parte hartzen eta herri bakoitzeko errealitateari hobekien erantzungo dion formalaren alde lan egiten.

EHBAIko kideak, oinarri politiko bera duten beste mugimendu eta pertsonekin ari dira lanean.
Hurrengo 6 urteetan zehar gorago aipatutako erronkei ahalik eta hobekien erantzuteko, EHBAIk, justizia soziala, Ipar Euskal Herria trantsizio ekologikoan eta gure lurraldearen burujabetasuna defendatuko duten dinamikak sustengatuko ditu. Hona hemen, 1000 biztanletik gorako duten herrietan sustengatzen ditugun zerrendak:

Donapaulen Barthélémy Aguerren hautagaitza dagoela ikusirik, gure iduriko, abertzaleek Charles Massondo zerrenda-buru izanen duen zerrenda sustengatu behar duela uste dugu.