1) Peio IRIGOIENi gure sustengu osoa ematen diogu, baita egun horrelako neurri judizialen ondorioak pairatzen ari diren guztiei.

2) Egungo testuinguru politikoan horrelako neurriak aplikatzea ez du inongo zentzurik. Honek, batzuek gatazkaren konponbidea iraganeko parametrotan mantentzeko duten nahia azaleratzen du (Fijaiten kasuan edo presoak kartzelan mantentzeko erabilitakoak). Bake prozesuaren alde ari diren gehiengo sozial eta politikoaren aurkako probokazio bezala ulertzen ditugu.

3) Gatazkaren ondorioen konponbide integrala lortzea, erabaki politiko azkarra da eta
erantzukizunez aritzea galdegiten du. Hori dela eta, EHBAIk, honako hau eskatzen dio frantses estatuari:
– Euskal preso eta preso ohi guztien aurka ezarritako legedi bereziak desaktibatzea.
– Euskal jendartearen gehiengoak eskatzen duen bezala, euskal preso politikoen kaleratze prozesua gauzatzeko erabaki ausartak eta zentzuzkoa hartzea.