Gaur goizean Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu ditu.

EHBAIk fermuki salatzen ditu gaur goizean gertatu Antton Lopez Ruiz, Oihana Garmendia, Oihana San Vicente eta Haimar Altunaren atxiloketak. Atxilotutako pertsonak ordezkari politikoak dira. EHBILDU eta SORTUko kideak dira, bakea eta elkarbizitzaren esparruan lan egiten dutenak.

Euskal gizarteak gehiengo zabal batez bakea eta demokraziaren aldeko urratsak ematen dituen bitartean, estatu Espainolak garaile eta garaituen eskeman segitzen du. Beste behin ere, eraso honek agerian uzten du estatu Espainolak duen sakoneko defizit demokratikoa. Euskal Herriko eta Kataluniako gatazka politikoak bide demokratikoen bitartez konpondu beharrean, atxiloketak eta errepresioarekin erantzuten segitzen du.

Atxiloketa hauek ez dute lekurik Euskal Herrian. Egoera horrekin bukatu behar da, gatazka politikoaren judizializazioarekin bukatu behar da.