Pariseko Zigorren aplikaziorako ganbarak, Espainiako Estatuak David Plaren aurka jarritako euroagindua onartzea ebatzi du. Bista jarraitzen izan dira EH Bilduko Julen Arzuaga eta EH Baiko Jokin Etxebarria. EH Baik eta EH Bilduk uste dugu gaurko erabakia logiko juridikotik at dagoela. Zentzu horretan, gogoratzen dugu euroagindu prozedura hau ez dela onargarria, Frantziako Poliziak ezeztatu zuenean euroaginduarengatik Plari leporatzen zaizkion egitateak. Eta, gainera, egitate horiek Frantziako Estatatuan gertatuak izango zirela gogoratzen dugu eta, horrenbestez, han Espainiako Estatuak ez daukala juridikziorik.

Horren guztiaren atzean Espainiako Estatuaren jarrera ikusten dugu EH Baik eta EH Bilduk. Hala, bi alderdiek uste dugu mendeku eta jazarpen politikoan oinarritutako jarrera daukala Espainiako Estatuak, eta hori dela Grande Marlaska Espainiako Justizia ministroak izenpetutako euroaginduaren zio nagusia.

Gure herrian bakea eta elkarbizitza eraikitzeko jarrera eta ekintzak izan beharrean, bi estatuek nahiago dute konfrontazioan oinarritutako eszenatokia mantendu eta eraiki. Modu eta jarrera horiekin, gure herriko gehiengo sozial eta politiko handi bat nahietatik urruntzen da, euskal gizartearen gehien oso zabal batek askotan eta modu askotara adierazi duelako bakea eta elkarbizitza eraikitzea nahi dutela.

Ez da kasualitatea David Pla izatea euroagindua jasotakoa. David Pla eta ordezkatzen duenarengatik eskatu du bere aurkako euroagindua Espainiako Estatuak. EH Baik eta EH Bilduk gogoratzen dugu zein paper bete duen Plak armagabetzean eta ETAren amaieran, hau da, Euskal Herria beste eszenatoki batera eramateko. Gatazka politikoak bide politikoetatik konpondu behar direla, berresten dugu.

Zoritxarrez azken asteetan mendekuan oinarritutako erasoak biderkatu dira, baita frantziar estatuaren sektore jakin batzuengandik: Fiskaltza eta Dei auzitegiak. Jakes, Xistor, Lorentxa edo Ibon Fernandez Iradi-ren kasuetan hartutako erabaki politiko judizialak honen adierazle dira, eta onartezinak dira.

Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da, Macron lehendakari jauna!