Heldu den abenduaren 7an, Uztaritzeko Lapurdi gelan burutuko dugun Biltzar Nagusirako gomita zabaltzen dizugu.

Urteko bilana, EHBAI indartzeko ardatzak eta heldu den urtean iraganen diren Herri eta Elkargoko hauteskundeak izanen ditugu aipagai. Gure mugimenduko kide guziak batzeko hitzordu garrantzitsua dugu abenduan eta ahalik eta kide gehien batuko garela espero dugu.

Joan den astetik goiti eta urteko saria ordaindu baldin baduzu, Biltzar Nagusi honi begirako txostena jaso duzu etxean. Txostena, herri eta eskualde mailan eztabaidatzeko tartea egonen da azaroaren 3tik 24ra. Eztabaiden poderioz ekarpenak egin nahi baldin badira, emendakina egiteko parada egonen da. Azaroaren 25a izanen da emendakin horiek jasotzeko azken epea. Bost kidez izenpetua egon beharko du eta bi hizkuntzetan erredaktatua.

Oraindik ez baduzu urteko saria ordaindu, milesker hemen klik eginda lortuko duzun fitxategia helbide honetara bidaltzea : EHBAI BP 14 64480 UZTARITZE

HITZORDUA
• Noiz: Abenduaren 7a
• Lekua: Uztaritzeko Lapurdi gelan
• Tenorea: 9:00