Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako independentismoaren liderren aurka emandako epaia salatzera etorri gira gaur.

Epai honekin, Estatu espainiolak beste behin ere, agerian utzi du bere izaera autoritario eta antidemokratikoa. Joan den astean Altsasuko gazteek jasandako zigor neurrigabeak eta gaurko epaiaren deliberoak, horren adibide argiak dira.

2017an, urriaren 1ean Kataluniako herritarrak beren geroaz erabakitzeko antolatutako erreferenduma burutu dutenetik, anitza izan da, Katalanek jasandako errepresioa. Erreferenduma egunean bizitako oldartzea, 155. artikulua aplikazioa (zerbitzu publikoak kontrolepan jarriak, prentsa askatsuna urratua eta presio estatuko funtzionarioengan) eta artikulua bera etengabe erabiltzearen mehatxua eta orain Kataluniako erreferenduma bultzatu dutenen aurkako zigor penalak. Gaurkoak berriz ere, Espainiar estatuak, beren etorkizunaz libreki eta demokratikoki erabaki nahi duten herri eta herritarrei mezu zorrotz eta argi bat bidali nahi izan die. Errepresioa izanen dela herrien autodeterminazio-eskubidea defendatzen duen edonorentzat.

Epai honek agerian uzten du, Espainiar estatua ez dela gai arazoa termino demokratikoetan konpontzeko, ez da gai Estatuaren plurinazionaltasuna errespetatzeko, ez da gai eta ez da gai izango Estatuko herriekin aurrez aurre jartzen duen arazo politikoa konpontzeko autodeterminazio-eskubidearen errespetua bide bakarra dela ulertzeko.

Gaurkoan, EHBAIk eta elgarretaratze honetara hurbildu garen guziak Espainiar estatuak inposaturiko zigor neurrigabeak salatzera etorri gira eta gure konpromiso argi eta garbia adieraztera. Hau da, gure helburu politikoak lortzeko bide baketsu eta demokratikoak erabiltzen segitu behar dela.

Gure sustengua eta indar osoa adierazi nahi diegu gaur Espainiar estatuaren injustizia pairatu behar izan duten epaituei zein beren senide eta lagunei.Sustengua ere, herri desberdinetako preso politiko guziei.