MAIXOL IPARRAGIRREREN ESPAINIARATZEARI BURUZ

Gaur, Maixol Iparragirre -kondena bukaturik-, espainiaratua izan da. Gogoratu beharra dago, 2004ko urriaren 3an atxilotu zutela eta Frantziak, 20 urteko kodenara zigortu zuela. Gaurkoan aldiz, eta urte luzeetako kartzela egonaldia egin ostean, hamaika euskal militante bezala, Maixol Iparragirre espainiaratua izan da torturapean lortutako akusazioen ondorioz. Frantses justiziak, Espainiar justiziak irekitako auzibideei bide emanez, Madrilen epaitua izanen da. Maixol, ia 15 urtez preso egon ondoren, tortura pratikatzen, nazioarteko kondenen batuketen aplikazioa ukatzen eta euskal preso politikoak dispersaturik eta sakabanaturik dituen herrialdera extraditu du gaur Frantziak.

Maixolek, Euskal Herrian bizi dugun egoera berri huntan, gatazkaren konbidearen garapenean, rol biziki garrantzitsua izan du. Lehenik, EPPKren bozeramaile gisa, besteak beste 2013ko abenduan Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, egoera politiko berriari ekarpenaren ondorioen berri emanez. Baita Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren ordezkari gisa, Ipar Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat ordezkari politikorekin harremanak burutuz. Azken garaian, Ministeritzarekin irekitako elkarrizketa esparruan, Ipar Euskal Herriko delegaritzarekin egonez, Kolektibo honen ekarpena eta parte hartzea bermatu zuen. Azkenik ETA erakundearen desegitearen berri eman zion Euskal Herriari.

Baina gaurko egunak, txanponaren beste aldea dakar ere. Bihar, Xistor Haranburu eta ondotik Lorentxa Beyrie-ren (irailaren 12an) baldintzapeko askatasunaren dei auziak, Ibon Fernandez Iradiren (irailaren 25ean) kondenaren suspentsioa eta Josu Urrutikoetxearen askatasun eskaera (irailaren 11an) izanen dira aztergai. EH Baik, bere kezka adierazi nahi du, fiskaltzak 3 dozier horien inguruan har dezakeen jarreragatik. Argi adierazi digulakotz azken aldietan, Euskal Herritik eta gehiengo politiko eta sozialaren gogo eta borondatearen etsai gisa kokatu duelako haren burua.

Gaurkoan, eta beste behin ere, ozen eta gogor adierazi nahi dugu, Euskal Preso eta Iheslari politikoen etxeratzeko garaia dela. Maixol Iparragirreren, Xistor, Lorentxa, Josu eta Ibonen berehalako askatasuna exijitzen dugu.

Maiatzaren 17an, Macron Frantziako lehendakariak, Euskal Herrira etorri zenean egindako adierazpenak ekarri nahi ditugu gogora: « Estatuaren lana mugimenduak akonpañatzea da (…) ez dugu Historia ukatu behar lagundu baizik » .Horiek horrela, hitzetatik ekintzetara pasatzea exijitzen diogu.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude