Prokuradoreak Lorentxa Beyrie-ren baldintzapeko askatasunari helegitea aurkeztu izana onartezinatzat jotzen dugu

Atzo epaileak Lorentxa Beyrie-ren galdeari positiboki erantzun zion harren, gaur prokuradoreak baiezkoari uko egitea deliberatu du.

Prokuradoreak, Xistorren baldintzapeko askatasunaren galdearen erantzunari helegitea jarri zion kasuan erran bezala, erabaki honek argi uzten du nortzuk diren bake prozesuaren kontrako etsaiak. Gaurkoan ere, onartezinatzat jotzen dugu prokuradorearen jarrera. Bada garaia, fiskaltzak bide juridikoetatik ematen diren erabakiak onartu ditzan. Helegite egin izanak, agerian utzi du fiskaltzak duen jokoa eta papera, ez direla Euskal Herrian jorratzen ari den bidearen zentzura joaten.

Beste behin, bakearen aldeko mobilizazio desberdinek duten garrantzia azpimarratzen dugu. Euskal Herrian zinezko bake justu eta iraunkor bat lortzerako bidean, mobilizatzen segituko dugu, preso eta iheslariak etxeratuko ditugu.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude