EHBAI, larunbatean G7 EZ! plataformak deituriko manifestaldira batzen da

EHBAI, G7 gailurraren aurka inplikatua den heinean, larunbatean, G7 EZ ! plataformak deituriko manifestaldira batzen gira eta bertara joateko deia zabaltzen dugu.

Agorrila bukaeran, munduko 7 indar ekonomiko handien artean iraganen den bilkura horrek, guk defenditzen ez dugun modelo bat ordezkatzen du. Ezberdintasunean oinarritua den eta multinazional eta aberatsenen interesen aldera jotzen duen sistema baten zerbitzura ari dira. Ingurumenaren kalterako eta finantzien eta interes pribatuak defenditzen dituen sistema.

Bestetik, gailurra, uda sasoi erdian iraganen da. Honek, bertako ekonomia kaltetzeaz gain, adierazpen askatasuna, mugikortasun eta manifestatzeko eskubideak urratuko ditu. G7a, ez da Euskal Herriko biztanleriaren onurarako iraganen. Horiek horrela, gailurrak ez duela izaterik azpimarratu nahi dugu, ez hemen ez eta inun ere.

Larunbatean, denek Biarritzen egon behar dugu, ozen adierazteko G7 EZ !

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude