Gaur jakitera eman berri dute Xistor Haranburuk egindako bigarren baldintzapeko askatasunaren gal- dearen erantzuna : Epaileak Xistor Haranbururen galderari positiboki erantzun duen harren, prokuradoreak baiezkoari uko egitea deliberatu du.

Erabaki honek argi uzten du nortzuk diren bake prozesuaren kontrako etsaiak. Bada garaia, fiskaltzak bide juridikoetatik ematen diren erabakia onartu ditzan. Onartezinetzat jotzen dugu, eta gaur beste behin ere agerian utzi du, fiskaltzak duen joko eta papera. Behin eta berriz erabiltzen dituzten argumentuak, hemen Euskal Herrian, jorratzen ari den bidearen kontrako zentzura doaz.

Gaurkoan, beste behin ere, bakearen aldeko mobilizazio desberdinek duten garrantzia azpimarratu nahi dugu. Euskal Herrian zinezko bake justu eta iraunkor bat lortzerako bidean, mobilizatzen segituko dugu, preso eta iheslariak etxeratuko ditugu.