Christophe Castaner eta Fernando Grande Marlaskaren bisita Euskal Herrira

Gaur, bilduko dira Espainiar eta Frantses estatuko bi barne ministroak, Fenando Grande Marlaska eta Christophe Castaner.

Bilkura horretan, heldu den abuztuaren 24, 25 eta 26ean Biarritzen iraganen den G7a kari, bi estatuen indar polizialen arteko elkarlana izanen dute aipagai.

Frantziako presidentea den Emmanuel Macronek Euskal Herrira egindako bisitan erran bezala, gaurkoan beste behin ere errepikatu nahi dugu, munduko 7 indar ekonomiko handien artean iraganen den bilkura horrek, guk defenditzen ez dugun modelo bat ordezkatzen duela. Ezberdintasunean oinarritua den eta multinazional eta aberatsenen interesen aldera jotzen duen sistema baten zerbitzura ari dira. Ingurumenaren kalterako eta finantzien eta interes pribatuak defenditzen dituen sistema.

G7a, ez da Euskal Herriko biztanleriaren onurarako iraganen. Horiek horrela, gailurrak ez duela izaterik azpimarratu nahi dugu, ez hemen ez eta inun ere.

Gainera, bisita hau, Xistor Haranbururen baldintzapeko askatasunaren delibero egunaren bezperan kokatzen da. Oroitarazi nahi dugu, Xistor Haranburu, Jakes Esnal, Unai eta Ion Kepa Parot-ek batera, bere espetxealdiaren 30. urtera iristen ari dela.
Gaur bi estatuen ordezkariak Euskal Herrian direla baliatzen gira mezu argi bat helarazteko : Bakearen aldeko urrats definitiboak egin ditzaten exijitzen diegu.

Bihar, Frantziar justiziak, baldintzapeko askatasunaren galdeari erantzun baikor bat emanen duela espero dugu, hori baita, zinezko urrats eta engaiamendu bat Euskal Herrian gizarte zibilaren inplikazioari esker, martxan jarri den bake prozesuaren aldera.

Azkenik, Bakegileek, bihar 18:30etan Baionako suprefektura aitzinean deitzen dute elgarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen dugu.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude