ESKOLAK ETA EUSKARA LANJERAN

Ekainaren 26ean asteazkenarekin, Departamenduko auzepezen eta Elkargoen lehendakarien elkarteak, eskolari zuzendutako formakuntza saioak antolatu ditu Donapaleun. Bertan da Akitania Berriko akademia errektorea den Olivier DUGRIP.

Kari horretara, honako hau esan nahi dugu Blanquer Ministroaren polikari buruz :

Denentzako eskola lanjerrean da

• Macronen gobernuak zin egindako 50 000 funtzionario postuen desagertzeak heldu diren bost urteetan, agerian uzten ditu erreformen zinezko helburuak. Erakasleen prekarizazioa areagotzea ekarriko du baita erakaskuntza baldintzen okertzea. Ondorioz, zerbitzu publikoen kalitateak, beherakada larria jasanen du.

• Gobernuak harturiko neurri desberdinek, hezkuntza erasotzen dute zerbitzu publiko gisa. Eskolak eta kolegioak batzeko proposamenak (momentuko Senatuak atzera bota duena) zerbitzu publikoen desagertzea azkartuko luke, batez ere herri ttipietan. Klaseen hestea oztopatu behar da eskolen mantentzea bermatuz herri ttipietan. Eskola eta etxearen arteko garraio denbora kontutan hartu beharko da eta ez bakarrik ikasle kopurua.

• Lizeoko erreformak, irakaskuntza eta opzioen kaltetzea dakar. Goi mailako formakuntzetara sartzeko selekzio bat martxan jartzen du, eskola eta sozial mailakoa : ikasleen eta ikastetxeen arteko konkurentzia azkartzen du.

• Blanquer legeak frantses nazionalismoaren goratzea dakar : sala guztietan inposaturiko frantses bandera, Frantziako karta eta Marseillaise kantaren letrarekin.

Euskara eta eskolak lanjerrean !

Gourault andereak murgiltze sistema antikonstituzionaltzat jotzen du eta Blanquer jaunak murgiltze eskolak mespretxatzen ditu. Ikastolen garapena oztopatzen dute. Euskara lanjerrean da.

Alta, familiako transmisioa gehiago bermatua ez den honetan, Euskal Herri euskalduna eta ele ainitza eraiki nahi badugu, eskolak euskaldundu behar du.

Horrek frantses Hezkunde Nazionalak beharrezkoak diren baliabideak eman ditzan eskatzen du :
• ikastoletan ikasle kopuruen emendatzeari buru egiteko erakasle postuen diruztatzea
sail elebidunean, imertsioa ereduaren orokortzea ama eskoletan eta egiazko oren parekotasuna
• bigarren mailetan
• lizeo eta baxoaren errefomaren baitan euskarazko erakaskuntzarentzat sail propioa, oren dotazio bereziekin, nazioarteko sekzioen gisara
• azterketak (brebeta eta baxoa) euskaraz iragaiteko ahala

Frantzian euskaldunak ez gara « konstituzionalak ». Hizkuntza politikaren baitan, euskarak hezkuntzan izan behar duen tokia Euskal Herritik beretik finkatu ahal izaiteko, erabaki guneak bertaratu behar direla argi dugu beraz, euskara erasotzen duen jarrera jakobino eta uniformizatzailearen kontra egiteko, eta pertsona eleainitzez osatua den Euskal Herri euskaldunaren eraikitzeko.

Euskara eta hezkuntza zerbitzu publikoen aurkako neurri horiek diskriminazio bikoitza eragiten dute: linguistikoa eta lurralde mailakoa.

Konfiantzaren eskolak honakoa izan behar du :
• eskolak hurbil izan behar du, baita herri ttipietan ere
• eskolak denentzako izan behar du
• eskolak euskaldundu behar du

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude