EH Bai eta EH Bilduren ohar bateratua, Josu Urrutikoetxea judizialpean aske uztearen erabakiaren inguruan.

Josu Urrutikoetxea, beste bakegile bat bezala, paper aktibo bat izan du azken urteetan eraikitako bake prozesuan, elkarrizketaren bitartez irtenbide politikoa bilatuz gatazka politikoari. Urrutikoetxea, bakearen apustuaren aldeko erreferente nagusienetariko bat izan da ETA-n. Elkarrizketaren bidea beti idekia utzi duen pertsona izan da. Bakearen aldeko ekarpen nagusienetariko bat egin duen euskal herritarretariko bat da. Berak zuen ETA-ren azken komunikatua irakurri ETA-ren desagerpena jakinaraziz.

Euskal Herriko gizarte zibilaren zein eragile politikoaren gehiengoak bake prozesuaren aldeko apostua berretsi duten honetan, gaurko erabakia positibotzat jotzen dugu.
Berri honen aitzinean, Frantziar gobernuari zuzentzen gira eta ber ildotik aitzina segitzea eskatzen diogu eta bake prozesuren aldera doazen urrats gehiago egin ditzan exigitzen diogu.

Horiek horrela, datozen egunetan iraganen diren baldintzapeko askatasun auziek (Lorentxa Beyrie eta Xistor Haranburu) erantzun baikor bat ezagutu behar dute eta bide hori segituz, euskal preso eta iheslariak etxeratzeko bidean, preso guziak hurbilduak, eriak askatuak eta kondena bete dituztenak askatzea nahi dugu. Era horretara, euskal preso guztien eskubideak errespetatuak izateko, bide orria adostea eta abian jartzea eskatzen diegu Frantziako eta Espainiako Estatuei.

Azken urte eta hilabeteetako mobilizazioek erakutsi diguten bezala, bide horretan segitu behar dugu. Bake prozesuaren aldeko mobilizazio guziak garrantzitsuak dira, Euskal Herrian zinezko bake justu eta iraunkor bat lortu nahi badugu.