Urrutikoetxea berriro atxilotu izana ulergaitza dela uste dute EH Baik eta EH Bilduk

EHBAI eta EHBILDUk gure haserrea adierazi nahi dugu ohar honen bidez. Ez dugu ulertzen, Josu Urrutikoetxea kontrol judizialpean aske utzi ostean, berriz atxilotu izana Euroagindu eskaera batengatik. Erabaki guztiz ulergaitza.

Atxiloketa honek ez du bat egiten Euskal Herrian bizi dugun bake prozesuarekin ez eta orain dela ordu batzuk hartutako erabakiarekin! Erabaki politiko honek frogatzen digu, oraindik ere badela gatazka eta bere konponbidea etekin politikoa erdiesteko helburua dutenik. Bada gatazkaren irtenbidea “galtzaileen eta garaileen” logikan ulertzen dutenak. Bada, oraindik ere, bakea eta demokrazia soilik bere ikuspegitik eta bere interesetarako ulertzen dutenak. Horren erakusle da, arratsalde hontako atxiloketa.

Euskal Herriko gizarte zibilaren zein eragile politikoaren gehiengoak, behin eta berriz, bake prozesuaren aldeko apostua berresten dutenean, estatuek ez dute testuinguru berri honek eskatzen duen aldaketa egiten.

Frantziar eta Espainiar estatuari zuzentzen gira beste behin ere bakearen aldeko urrats definitiboak egin ditzaten exigituz !
Josu Urrutikoetxearen aurkako euroagindua bertan behera gelditzea eskatzen dugu eta Josu berehala aska dezaten exigitzen dugu.