Ekainaren 26ean asteazkenarekin, Departamenduko auzepezen eta Elkargoen lehendakarien elkarteak, eskolari zuzendutako formakuntza saioak antolatuko ditu Donapaleun. Bertan izanen da Akitania Berriko akademia errektorea den Olivier DUGRIP.

 

Azken asteetan, Hezkunde nazionaleko erreformek, bat bestearen ondotik, euskarazko erakaskuntza mehatxatzen dutela salatu dugu. Omen, murgiltze eredua antikonstituzionala da. Ikastolen garapena etengabe oztopotua da. Euskara erasotua da !

Alta, familiako transmisioa gehiago bermatua ez den honetan, Euskal Herri euskalduna eta ele ainitza eraiki nahi badugu, eskolak euskaldundu behar du!

Horrek frantses Hezkunde Nazionalak beharrezkoak diren baliabideak eman ditzan eskatzen du :

 

  • ikastoletan ikasle kopuruen emendatzeari buru egiteko erakasle postuen diruztatzea
  • sail elebidunean, imertsioa ereduaren orokortzea ama eskoletan eta egiazko oren parekotasuna bigarren mailetan
  • lizeo eta baxoaren errefomaren baitan euskarazko erakaskuntzarentzat sail propioa, oren dotazio bereziekin, nazioarteko sekzioen gisara
  • azterketak (brebeta eta baxoa) euskaraz iragaiteko ahala

 

Frantzian euskaldunak ez gara « konstituzionalak ». Hizkuntza politikaren baitan, euskarak hezkuntzan izan behar duen tokia Euskal Herritik beretik finkatu ahal izaiteko, erabaki guneak bertaratu behar direla argi dugu beraz. Euskara erasotzen duen jarrera jakobino eta uniformizatzailearen kontra, pertsona eleainitzez osatua den EH euskaldunaren alde

 

Eskolak euskaldundu behar du! Ekainaren 26an 14:00etan denak Donapaleura (Chemin BIDEAK) !