Heldu den ekainaren 27an, ostegunarekin, konferentzia bat antolatuko dugu Baionako Eusko Ikaskuntza 19:00etan, “Bazter nahasleen kontrako legea, behin betiko askatasun murrizketa” izenburupean.

 

Gure artean izanen dugu, LAURENT BONELLI soziologoa. Paris X Unibertsitateko zientzia politikoetako konferentzia maisua da eta politikaren zientzia sozialen institutuari (ISP) lotua da. Hiri segurtasunean, zaintzan eta terrorismoaren aurkako gaietan berezitua da. Cultures & Conflits aldizkariko erredaktore burua da eta international Political Sociology (Blackwell) aldizkariko talde editorialeko kidea da. Bestalde, Monde Diplomatique-ko erredakzioko kidea da.